Zezen eta pottokekin hasi dituzte sanmigelak Artadin

Maria Maya Manterola 2025ko ira. 27a, 19:00

Sagardo dastatzea eta parrillada egingo dituzte eguna bukatzeko. Bihar jarduera ugari izango da goizetik iluntzera bitarte, eta astelehenean ere bai, Mikel Deunaren egunean.

Hasi dira sanmigelak Artadin. Arratsaldean bota dute jaien hasiera iragartzen duen suziria, 16:00etan, eta auzotar eta zumaiar ugari bildu da bertan. Animaliak izan dira protagonistak festetako lehen orduetan: pottoken gainean ibili dira haurrak, auzoaren sarreran dagoen zelaian propio ezarritako gunean, eta gero, Arno ganadutegiaren eskutik, zezenak izan dira 16 urtetik gorakoentzat. 

Kirolari egin diote tartea gero. Pilota eskolako xistera erakustaldia izan da, eta 19:00etan sagardo dastatzea eta parrillada izango dira. Datozen egunetan ere izango da zer gozatua Artadin:

Bihar, igandea

  • 11:30-14:00. Puzgarriak.
  • 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak (Herri Kirolak Kulki).
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Arno pottokak.
  • 16:30. Puzgarriak.
  • 18:00. Piloa eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Elosegi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Etzi, astelehena

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Apaolaza-Garaiño/Aranbarri-Sotil.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide