Arrain nahastuak eta Zugea bagea, irabazle Olagarro eguneko batel estropadan

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 21a, 09:21

Olagarro eguna ospatu zuten atzo Zumaian, eta egitarauaren barruan, goiz partean, XVII. batel bandera jokatu zuten. Sari banaketa arratsaldez egin zuten, Kofradian. 

Gastronomia izan zen nagusi atzoko Olagarro egunean, baina kirolari ere tartea egin zioten. Goiz partean jokatu zuten aurten XVII. aldia bete duen Olagarro eguneko batel bandera. 44 talde aurkeztu ziren, eta 22 txantan banatuta aritu ziren goiz partean, Itsas kiroldegia eta moila arteko estropada eremuan. Joan eta etorria egin behar izan zuten taldeek, ziaboga bakarrarekin. 

Sailkapen orokorrari dagokionez, Arrai nahastua izeneko taldea izan zen azkarrena, 4:12,93 denborarekin. Talde mistoa, Eneritz Alkorta, Itsaso Urresti, Joseba Urbieta eta Minel Olasagasti aritu ziren arraunean. Emakumeei zuzendutako bandera, bestalde, Zugea bagea taldeak irabazi zuen. 4:36,21 denbora egin zuen Elena Apestegi, Helena Albizuk, Miren Garrastazuk eta Aintzane Irazokik osatutako batelak. 

Arratsaldean banatu zituzten irabazleentzako banderak, Kofradian egindako ekitaldian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide