Etzitik aurrera, irailak 16, indarrean izango da TAOren tarteko aldia. Hiru hilabetez, errotazio handiko guneek indarrean jarraituko dute asteburutan, eta astean zehar, neguko araudia aplikatuko da.
Ondorengoak dira asteburutan martxan izango diren errotazio handiko guneak: Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea. Gune horietan, gehienez, 3 orduz aparkatu ahal izango da autoa. Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia egongo da martxan, eta bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Zalantzarik izanez gero, ondorengo dokumentua kontsultatu daiteke.