Atzo arratsaldean jokatu zuten ZTTk antolatuta Zumaiako Triatloia. Guztira 400 kirolarik parte hartu zuten bertan, eta bero sapak baldintzatutako proba izan zen atzokoa.
Esprint modalitatean iazko irabazle Mikel Arrasate (56:10) eta Ainhoa Murua zarauztarra (01:07:43) izan ziren azkarrenak, eta bigarren postuan sailkatu ziren Ane Gurtubay (01:08:47) eta Joanes Goitisolo (57:27). Hirugarren postuak, aldiz, Eneritz Urrutia (01:11:21) eta Aimar Muruarentzat (57:39) izan ziren. Modalitate horretako paratriatleta azkarrena Aitor Oleaga izan zen.
Kadete eta kirol egokituko mailei dagokioenez, Markel Ortiz de Pinedo (36:49) eta Maier Miota (36:38) nagusitu ziren bertan. Bigarren helmugaratu ziren Malen Arano (37:23) eta Danel Conde (38:57), eta hirugarren egin zuten Naiara Saez de Jauregik (37:34) eta Eneko Calderonek (40:40). Kirol egokitukoen kasuan, Garazi Legorburu eta Alain Irazu izan ziren azkarrenak.