Landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute larunbatean Santiagon

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 2a, 08:00

Pasa den uztailean egindako saioko irudia. (Zumaiako Udala)

Pasa den uztailean egin zuten saioari jarraipena egingo diote larunbat goizean. Agertzekoak direnek ez dute aurrez izenik eman beharrik izango. 

Garrantzia ekologiko handia duen espazioa da Santiagoko duna, eta Gipuzkoa oso bakanetakoa. Azken urteotan, ingurune horretan hedatutako landare espezie inbaditzaileak errotik ateratzeko auzolan saio desberdinak egin dituzte. Horien artean dira Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak, modu artifizalean sartu direnak eta bertako espezien lekua hartu dutena. 

Pasa den uztailean egin zuten auzolan saioari jarraipena emanez, datorren larunbatean, hilaren 6an, espezie exotiko inbaditzaile horiek ateratzeko hurrengo saioa egingo dute Santiagon. Jardueran parte hartzeko asmoa duten lagunak goizeko 10:00etan elkartuko dira hondartako sorosleen etxola ondoan, eta handik abiatuko dira dunetara. Jarduerak pare bat ordu iraungo dituela aurreikusi dute antolatzaileek. 

Saioa hasi aurretik, adituek azalpenak emango dituzte landare espezie horien inguruan, baita haiek identifikatzeko eta ateratzeko pistak eman ere. 

Larunbateko auzolanean parte hartzeko ez da aurretik izenik eman beharrik izango. Nahikoa izango da adierazitako orduan Santiagora agertzea. Hori bai, arropa erosoak eramatea gomendatu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide