Futbolean oroitu dute Eva Romatet zena

Maria Maya Manterola 2025ko abu. 30a, 17:00

Romatet ezagutu zuten emakumezko futbolariek hitzordua izan dute gaur Aita Mari futbol zelaian. Elkarren aurka aritu dira futbolean, eta bazkaria izan dute gero.

Zumaiako Futbol Taldeko oinarrietako bat izan zen iazko udan zendu zen Eva Romatet. Joan zen abuztuaren 15ean egin zuten hura oroitzeko ekitaldia Aita Mari futbol zelaian, eta gaur eman diete jarraipena ekitaldiei. Izan ere, hura ezagutu zuten emakumeak elkarrekin futbolean aritzeko hitzordua izan dute goiz partean, eta elkarrekin bazkaldu dute gero. 

Goizeko 09:00etan, infantil mailako partida jokatu dute Zumaiakoren bi taldek, eta 10:00etan, kadete mailakoa Zumaiakok eta Azpeitiko Lagun Onakek. Jarraian, 11:00etan, Zumaiakoko beteranoak aritu dira elkarren aurka. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide