Udako azoka ekologikoa egingo dute bihar Beheko plazan

Juan Luis Romatet 2025ko abu. 28a, 14:00

Haur bat sagar bat hartzen iaz egindako azoka ekologikoan. (Maria Maya Manterola)

Goizez izango da martxan, lau orduz, eta haren helburua elikagai ekologikoak ikusaraztea eta dagoen aniztasun eta kalitatea plazaratzea da.

Udako azoka ekologikoa egingo dute bihar goizez Eusebio Gurrutxaga plazan. Goizeko 10:00etan zabalduko dute azoka, eta lau ordez izango da martxan, 14:00ak arte. 

Gipuzkoan Biolurrek antolatzen duen azoka, aurretik Zarautzen izan da eta irailean Azpeitian ere izango da, hilaren 21ean, hain zuzen. Azoken helburua elikagai ekologikoak ikusaraztea eta dagoen aniztasun eta kalitatea plazaratzea da. Produktu ekologikoak erosi eta, kasu batzuetan, dastatzeko parada ere izango dute bertaratuko direnek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide