Traineru denboraldia amaitzeko oraindik aste batzuk falta badira ere, Telmo Deun arraun elkartea harrobiko kirolariekin lanean hasteko prest dago. Hala, 2025-26 arraun denboraldian Zumaiako klubaren kamiseta gorria jantzi nahiko duten gazteei zuzendu zaie, haiekin arraunean aritzeko gonbidapena eginez.
Infantil (2012-2013), promesa (2010-2011) eta jubenil (2008-2009) kategorietako gazteei dei egin nahi die Zumaiarekin arraunean hasteko. Interesa duten gazteak irailaren 8an, astelehena, Zumaiako itsas kiroldegian egingo den bilera batera deitu dituzte.
Arraun elkartearekin harremanetan jartzeko telmodeunae@gmail.com helbidera idatzi dezakete, 623 48 32 78 telefono zenbakira deitu, edo Instagrameko @telmodeun_ae kontura idatzi.