Zesta puntako finalerdiak jokatuko dituzte gaur Aitzurin, Dinastia Etxaberen barruan

Juan Luis Romatet 2025ko abu. 25a, 08:13

Zesta puntako partida, Dinastia Etxabe txapelketan. (Javier Carballo)

Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrak kantxaratuko dira gaur Aitzuri pilotalekura. Biek ere datorren ostegunean jokatuko diren finaletarako txartela eskuratzea izango dute helburu. Jaialdia 21:00etan hasiko da. 

Pasa den astean jakin zen zer lau bikotek jokatuko dituzten Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalak, gazte kategorian zein 23 urtez azpikoetan. Gaur, zesta punta modalitateko finalerdiak izango dira jokoan Aitzuri frontoian, eta bi zumaiar izango dira lehian gaurkoan, datorren ostegunean, hilaren 28an, jokatuko duten finalerako txartela eskuratu nahian. Ohi bezala, gaurko saioa ere 21:00etan hasiko da Zumaiako frontoian. 

Odietan aspaldiko garaietan eskua eta pala baziren Etxabe Dinastiako osagai nagusiak, azken lau urteotan xisterak hartu du palaren lekua Aitzuri moderno eta handian, zesta puntak Zumaian izandako arrakastaren ostean. Ezin bestela eta bi zumaiar, Cosme Agirre eta Unai Uranga, aurtengo zestako txapela herrian gera dadin saiatuko dira. Gipuzkoako Herriarteko txapelketa irabazi zuen bikotea, oraingoan ez dira elkarrekin arituko.

Cosmek Atain markinarra izango du atzelari bezala bigarren finalerdian Basterra-Argoitiaren aurka eta jaialdiari hasiera emango dion partidan, gaueko 21.00etatik aurrera, Erik mutrikuarra izango da Urangaren aurrelaria, Celaya-Oihenarten aurka. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide