San Bartolome jaiak aurrera doaz apurka-apurka, baina oikiarren festarako gogoa ez da itzali oraindik. San Bartolome eguna gogotik ari dira ospatzen gaur, eta arratsaldean jendetza bildu da herri kirol erakustaldiaz gozatzeko.
Lau aizkolarik parte hartu dute arratsaldeko ekitaldian: Jexux Mujika eta Ugaitz Mugerza elkarrekin aritu dira lanean, eta Eloy Kortxerok eta Hodei Ezpeletak osatu dute bigarren bikotea, hain justu. Horrez gainera, Olaia Esnaola harri jasotzaileak harri jasotze erakustaldia eskaini du plazan.
Idi probak ikusteko aukera izan da jarraian, Etxabe eta Aretaren eskutik, eta iluntzea Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien erromeriak girotuko du.
Ondorengoa da datozen ordu eta egunetarako egitaraua:
Gaur, igandea: San Bartolome Eguna
- 23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.
Bihar, astelehena: Umeen eguna
- 10:00-14:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 15:30. XVII. Karrikotxe jaitsiera.
- 17:00-18:30. Ekintza ezberdinez osatutako guneak: ur-jolasak, herri-kirolak, eskulanak, abileziak, photocalla.
- Ondoren, txokolatada.
- 21:00. IV. Zokormazo afaria.
- 22:00. Gauargi taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 28, osteguna: San Agustin eguna
- Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 14:30. Paella jana.
- Bazkalondoren, bingoa.
- 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
- 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
- 23:30. Akelarrea.
- Gauerdian, txin-txin herrikoia.