Gorpu bat aurkitu dute uretan, Talaipe inguruan

Erredakzioa 2025ko abu. 18a, 11:00

Talaipe ingurua. (Artxibokoa)

09:50 aldera eman du abisua bertan zebilen pertsona batek, eta gertatutakoa ikertzen ari da orain Ertzaintza.

Gorpu bat aurkitu dute gaur goizean uretan, Talaipe inguruan. 09:50 aldera eman du abisua pasealekuan zebilen pertsona batek, eta une horretan bertaratu dira udaltzainak inguru horretara, gorpua uretatik ateratzeko. 

Jarraian heldu da Ertzaintza, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa bat abiatu du orain. Gukari helarazi dio "adineko gizon batena" dela gorpua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide