Unax Pascualek Everyday Mehdia Junior Men Rising Series bodyboard proba irabazi du

Intza Trula 2025ko abu. 18a, 10:00

Unax Pascual Everyday Mehdia Junior Men Rising Series probako garaipena ospatzen. (Utzitakoa)

IBC World Tour zirkuituaren barruko bigarren garaipena eskuratu du zumaiarrak. Mehdya hondartzan, Marokon, jokatu dute proba.

IBC World Tour bodyboard zirkuituko bigarren garaipena poltsikoratu du Unax Pascual zumaiar gazteak. Hain justu ere, Everyday Mehdia Junior Men Rising Series proba irabazi du, Mehdya hondartzako uretan, Marokon.

Lortutako puntuei esker, zirkuituko final handia jokatzeko txartela eskuratu du Pascualek. Kanariar Uharteetan jokatuko da finala, urriaren 11etik 25era, eta bertan erabakiko da munduko txapelduna.

Unax Pascual Everyday Mehdia Junior Men Rising Series proba jokatzen. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide