Dardara Fest musika jaialdia egin zuten atzo Amaiako plazan. Zumaiako Dardara musika kolektiboak antolatzen du aipatu jaialdia abuztuko hirugarren asteburuan, Kuadrilla egunarekin batera.
Bost proposamen entzuteko aukera izan zen atzokoan Zumaian. Pop eta ambient artean mugitzen den Saguxar proposamenak eman zion hasiera jaialdiari, 19:00etan, eta ondoren Bisai rock hirukote nafarrak hartu zuen agertokia. Afarirako tartearen ondoren, Julen Garcia zumaiarra igo zen oholtzara. Pop doinuekin hasi zuen bere emanaldia, eta amaiera aldera hip hop estiloko abestiak ere eskaini zituen. Izan bai laukotearen heavy estiloko abestien ondoren, popa, dantza eta elektronika uztartzen dituen STR proiektuaren txanda izan zen. Hark eman zion amaiera aurtengo jaialdiari.