Abuztuko hirugarren larunbata izanik, Kuadrilla eguna ospatu zuten atzo herrian. Kolore biziz janzteko unea izan zen, eta ez zen falta izan hawaiiar alkandorarik egunean zehar.
Iaz egin bezala, Udaleko Kultura Sailak haur eta gaztetxoentzako parkeak jarri zituen atzo arratsaldez Odieta pilotaleku inguruan. Merienda osasuntsuarekin indarrak berreskuratu eta gero, puzgarrietan aritu ziren, baita xaboi burbuilak egiten ere. Poza eta alaitasuna izan zen nagusi atzo arratsaldean Odieta inguruan.