Kuadrilla eguna ospatzen dute herrian abuztuko hirugarren asteburuan. Ohikoa den bezala, herriko kuadrillek bizikleta gaineko poteoa egin dute goiz partean herriko auzo eta kale desberdinetan zehar, eta taldeko argazkia ateratzeko aukera ere izan dute.
Kuadrilla eguneko ekitaldiek arratsaldean izango dute jarraipena. 17:00etan hasita, haur eta gaztetxoentzako parkeak egingo dituzte Odieta pilotalekuan. 18:30ean txaranga doinuak entzungo dira, eta 19:00etan, Amaiako plazan, Dardara Fest musika jaialdia hasiko da. Beste musika mota batzuekin dantza egin nahiko dutenek Arima Soul disko festa izango dute Kofradian, 22:30etik aurrera.