Astelehenean zabalduko dute Olagarro eguneko azokarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2025ko abu. 14a, 09:31

Iazko azokako irudia. (Intza Trula)

Irailaren 20an egingo dute aurtengo Olagarro eguna. Haren egitarauaren barruan, goiz partean, itsasoarekin lotutako gaien azoka egingo dute. Han parte hartzeko izen ematea astelehenean zabalduko dute. 

Olagarroaren eskasia dela eta herritarren artean zalantza bat edo beste piztu bada ere, azkenean egingo dute aurten ere Olagarro eguna. Irailaren 20an egingo dute, larunbatez, eta egun hartarako egitaraua prestatzen dabil egunotan Zumaiako Udala. Herri bazkaria izango da, baita olagarro brotxetak salduko dituzten txosnak ere. 

Olagarro eguneko egitarauaren barruan bere tartea izango du aurten ere goiz partean egingo duten azokak. Bertan, itsasoarekin lotura duten gaiak salduko dituzte. Azoka horretan parte hartu nahiko dutenek izena eman beharko dute astelehenetik aurrera, Zumaiako Udalaren webgunearen bitartez: www.zumaia.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide