Iragarri dute Oikiako San Bartolome jaietako egitaraua

Juan Luis Romatet 2025ko abu. 13a, 10:34

Iaz egindako herritarren arteko jokoan irudia. (Juan Luis Romatet)

Abuztuaren 22ko arratsaldean botako dute festei hasiera emango dien txupinazoa. Sanbartolomeak hilaren 28ra arte luzatuko dituzte aurten. 

Prest daude Oikian San Bartolome jaiak ospatzen hasteko. Nahiz eta oraindik astebete baino gehiago falta jaiak hasteko, iragarri dute dagoeneko aurtengo sanbartolomeetako egitaraua. Hurrengo ostiralean, hamar egun barru, botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Festak abuztuaren 28ra arte luzatuko badituzte ere, egitarauaren zati handiena hilaren 25era bitartean ospatuko dituzte oikiarrek zein bisitariek. 

Egitaraua

Abuztuak 22, ostirala

  • 17:30. Festei hasiera emateko txupinazoa. 
  • 18:00. XXXIII. asto probak: Peio, Artabilla eta Ibai.
  • 21:30. Herri afaria.
  • Jarraian, Laka eta Lutxordiorekin erromeria.

Abuztuak 23, larunbata

  • 11:00. III. Artisau azoka.
  • 12:00. Bertso-poteoa Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin.
  • 18:30. Sagardo dastaketa.
  • Arratsaldean, Slapaie elektrotxaranga giroa alaitzeko.
  • 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria. 
  • Ondoren, DJ Indate.

Abuztuak 24, igandea: San Bartolome Eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Herriko edadetuei omenaldia frontoian.
  • Jarraian, pilota partida: I. Egiguren-A. Apezetxea / Orbegozo-Albeniz.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia. Aizkolariak, Jexux Mujika-Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero-Hodei Ezpeleta. Ondoren, idi probak: Etxabe eta Areta.
  • 23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.

Abuztuak 25, astelehena: Umeen eguna

  • 10:00-14:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
  • 14:00. Umeen bazkaria. 
  • 15:30. XVII. Karrikotxe jaitsiera.
  • 17:00-18:30. Ekintza ezberdinez osatutako guneak: ur-jolasak, herri-kirolak, eskulanak, abileziak, photocalla.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 21:00. IV. Zokormazo afaria.
  • 22:00. Gauargi taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 28, osteguna: San Agustin eguna

  • Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
  • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 23:30. Akelarrea. 
  • Gauerdian, txin-txin herrikoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide