Hilero-hilero mendi irteerak egin dituzte azken hilabeteotan Emakumeon Etxeak antolatuta, eta iaz egin bezala, aurtengoan ere irteera luzexeago bat antolatu dute uda sasoirako. Ostegunetik igandera bitartean izan dira Pirinioetan, eta guztira, 42 emakumek parte hartu dute irteera horretan. Hiru egunean hiru hirumilako egin dituzte: Taillon, Punta de las Olas eta Monte Perdido.
Oporraldi garaian hainbat astez itxita egongo da etxea, eta irailean ekingo diote datorren ikasturteari, programazio berriarekin.