Emakumeak eta abertzaletasuna hizpide, bihar EAJk Alondegian egingo duen solasaldian

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 29a, 08:00

Maria Eugenia Arrizabalaga. (Onintza Lete Arrieta)

Solasaldi irekia eskainiko dute bihar arratsaldez Alondegian Maria Eugenia Arrizabalagak, Maribel Vaquerok eta Aitana Agirrek. 

Mota desberdineko ekitaldiak antolatu ohi ditu Zumaiako EAJk San Inazio Egunaren inguruan. Hala, bihar arratsaldez, uztailak 30, 19:00etan hasita, Herria eraikitzen duten emakumeak: etorkizunari begira dagoen abertzaletasuna izeneko solasaldi irekia egingo dute Alondegiko Oxford aretoan. 

Alondegiko hitzorduko hizlariak Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidentea eta Zumaiako alkate ohia, Maribel Vaquero Madrilgo Kongresuko bozeramailea eta Aitana Agirre EGIko kidea izango dira. Antolatzaileek solasaldia iragartzeko egindako kartelean nabarmendu dutenez, alderdi jeltzalean emakumeen ahalduntzea "benetakoa da eta herria eraikitzeko dugun moduaren parte da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide