Saltokiak kalean, Braderie azokaren irekieran

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 18a, 13:00

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako udako azoka egingo dute gaur eta bihar Erribera kalean eta inguruko plazatan. 25 saltokik jarriko dituzte salgai haien gaiak. 

Goizeko 10:00etan zabaldu dute aurtengo udako Braderie azoka. Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako jarduera horren bidez, herriko 25 saltokik aterako dituzte beraien produktuak kalera. Erribera kalean daudenei, saltoki aurrean jartzeko aukera eskainiko zaie. Zumaiako beste kale eta auzoetakoei, berriz, mahaiak eta karpak utziko zaizkie herriko erdialdeko kale horretan beraien postuak jartzeko. Erriberan bakarrik ez, Ignacio Zuloaga plazako, Txomin Agirre kaleko edota Eusebio Gurrutxaga plazako saltoki batzuek ere establezimendu aurrera atera dituzte mahaiak. 

Gaur eta bihar izango da martxan azoka. Gaur, eguerdiko geldialdiaren ondoren, arratsaldez bigarren txanda izango da. Bihar, ordea, ordutegi jarraia izango dut 10:00etatik 20:00etara. Bezeroak fidelizatu nahian, 500 euro zozkatuko dituzte erosketa txartelen bidez erosketaren bat egiten dutenen artean. 

Azokarekin batera, bestelako jarduerak ere izango dira. Hala, gaur, 17:30ean, ipuin kontalaria izango da Erribera kalean. Bihar, 11:00etan, umeentzako tailerra egingo dute Amaiako plazan. Ordu berean, trikitilarien kalejira izango da herriko kaleetan zehar. 12:00etan, aldiz, kale antzerkia izango da Erribera kalean Alain Kortazarren eskutik, eta, amaitzeko, arratsaldez, 18:30ean hasita, Bentazaharreko Mutiko Alaia taldearen musika saioa izango da. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide