Laugarren urtez jarraian, Lindy Hop egitasmoaz gozatzeko parada izan zuten atzo egun osoan zehar. Eguerdian kalez kale ibili ziren jazz eta swing doinuekin dantza eginez, eta bazkalostean, Kofradia aurreko plazatxoa dantza areto bilakatu zuten beste urte batez.
Bilboko Any Lindy Band musika taldearen zuzeneko doinuen erritmora aritu ziren zalean jo eta ke dantzan, eta herritarrek ikusminez jarraitu zuten haien erakustaldia. Ezustekorik ere izan zen arratsaldean, izan ere, Iñaki Salvador piano jotzaile ezagunak kanta bat jo zuen Bilboko taldearekin batera. Egitasmoa biribiltzeko, Itzurun hondartzan bukatu zuten dantzan.
(Argazkiak: Juan Luis Romatet)