Itzurunbidea itxi egingo dute bihar igogailuko lanengatik

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 3a, 16:35

Itzurunbidea itxita, pasa den astean. (Felix Aizpurua)

Igogailuaren egituraren margotze lanak egiteko, hondartzara eramaten duen bidea goizeko 8:00etatik 18:00ak arte itxiko dute. 

Larretxo eta Itzurunbidea lotuko dituen igogailuaren egitura jarri zuten pasa den astean, horretarako Itzurunbidea egun osorako itxiz. Bihar ere Amaiako plazatik hondartzara eramaten duen bidea itxiko dute, kasu horretan egituraren margotze lanak egiteko. Udalak azaldu duenez, hamar orduz itxiko dute, 08:00etatik 18:00etara bitartean, eta denbora horretan Larretxoko aldapa edo eskailerak erabili beharko dute erabiltzaileek. 

Udalak ohar bidez eskertu die herritarrei izandako "ulermena eta pazientziagatik", eta gogorarazi du aipatu igogailua auzoko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko "funtsezko elementua" izango dela. Igogailuaren lanak amaitu bitartean tarteka halako neurriak hartzea beharrezkoa izango dela ere gaineratu du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide