Landare inbaditzaileak kenduko dituzte uztailaren 12an Santiagon

Juan Luis Romatet 2025ko uzt. 4a, 08:00

Santiagoko dunak.

Bi orduko auzolana proposatu dute uztailaren 12rako. Santiagoko dunen ekosisteman ateratako landare inbaditzaileak kenduko dituzte. 

Santiago hondartzako dunetan sustraitutako landare inbaditzaileak kentzeko saio desberdinak egin dituzte azken urteotan, ekosistema horren garrantziaz eta aberastasunaz ohartuta. Azkena iazko urriaren amaieran egin zuten, eta Aranzadiko kide batek gidatuta atera zituzten landare mota exotiko horiek.

Hurrengo larunbaterako, uztailaren 12rako, beste auzolan saio bat deitu dute, asmo berarekin: dunetan ateratako espezie exotiko inbaditzaileak deuseztea eta kontrolatzea, hain zuzen. Goizez egingo dute saioa, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Sorosleen kabinan elkartuko dira parte hartzaileak, eta handik dunetara joango dira auzolanari ekitera. Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko.

Jarduera horretan parte hartzeko ez da izenik eman beharrik izango. Hori bai, arropa erosoarekin joatea gomendatzen dute. Lekuan bertan erauzketarako materiala eskura jarriko dute.

Erlazionatuak

Santiagoko landare espezie inbaditzaileak kendu dituzte auzolanean

Urtzi Oteiza eta Juan Luis Romatet 2024 urr 30 Zumaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide