Emakumeon Etxeak antolatutako pala txapelketa ekainarekin batera amaitu da

Maria Maya Manterola 2025ko uzt. 1a, 10:00

Maila aurreratuan Mitxelena ahizpak izan dira garaile; hasierakoen mailan, Oihane Etxaide eta Maddi Etxabe. Joan den astean jokatu zituzten bi kategorietako finalak, Odietan.

Maiatzean hasi zen VII. Emakumeon binakako pala txapelketa, eta sanpedroekin batera heldu da amaierara. Aurtengoan ere bi kategoriatan banatuta jokatu dute txapelketa, hasierakoan eta maila aurreratuan, alegia. 

Hasierakoen mailako finala joan den zapatuan jokatu zuten, Odietan eta Oihane Etxaidek eta Maddi Etxabek osatutako bikotea izan da irabazlea. Amaia eta Maite Furones ahizpak izan dira bigarren kategoria horretan, finalean 22-11 egin ostean. Maila aurreratuko finala, berriz, ostegunean jokatu zuten leku berean, eta Eneritz eta Maialen Mitxelena ahizpak nagusitu ziren, Leire Mendizabal eta Mariana Bauden aurka 22-5 irabazita. Behin partidak amaituta, sariak banatu zituzten Odietan bertan.

Argazkiak: Emakumeon Etxea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide