Danbor hotsa, San Pedro egunaren bezperan

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 29a, 10:00

Sagarbidetik atera, eta 20:00etarako heldu zen danborrada udaletxe parera, bandera jasotzeko han. Gaur, San Pedro egunez, ekitaldi ugari izango da herrian, Tolosako dultzaineroak, Musika Bandaren kontzertua eta su artifizialak, besteak beste.

Danbor hotsen laguntzaz igo zuten atzo arratsaldean bandera udaletxean. Sagarbidetik irten zen danborrada 18:45ean, eta 20:00etarako heldu zen udaletxe parera, bidean Aita Maritik igaro ondoren. Ondartxo inguruan, Erribera kalean eta Eusebio Gurrutxaga plazan jarraitu zuen ondoren.

San Pedro egunez, Tolosako dultzaineroen kalejira, txaranga, Musika Bandaren kontzertua, erraldoien kalejira nahiz su artifizialak izango dira gaur.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Ekainak 29, igandea, San Pedro eguna

    • 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.
    • 11:00. Prozesioa eta, ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua.
    • 11:00. Ondartxo plazan, judo erakustaldia Kodaore judo elkartearen eskutik.
    • 11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.
    • 12:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
    • 13:00. Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua.
    • 16:00. Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak.
    • 17:30. Amaia plazan hasita, Buztintxuriko erraldoien kalejira.
    • 18:30. Kitadelpare txarangarekin kalejira.
    • 18:45. Kofradian haurrentzat ikuskizuna, Iagomagoarekin.
    • 20:00. Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia.
    • 23:00. Su artifizialak, Vulcano Piroteknia etxearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide