Eguzkitsu argitu du egunak, eta San Pedro jaiei loturiko hamaika ekitaldi izan da goizean goizetik kalean, tartean, haur eta gaztetxoentzako jolasak. Kantauri plaza egokitu dute jolaserako, eta bertan aritu dira haurrak zein beren familiak xaboiarekin eta urarekin burbuilak egiten, xakean, ibilgailu txikietan bueltaka horretarako propio prestaturiko zirkuituan, puzgarrietan nahiz partxisean.
Arratsaldean ere izango dute haurrek zer gozatua: 18:00etan erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da udaletxetik, Tolosako dultzaineroek lagunduta. Bihar, berriz, Iagomagoren ikuskizuna izango da txikienentzat, 18:45ean Kofradian.