'Zishetero arauari su!' lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 27a, 11:41

Enor-en pankarta bat, Zumaian. (Juan Luis Romatet)

Enor Zumaia eta inguruko zishetero disidenteen asanblada transfeministak deitu du elkarretaratzera bihar 18:00etarako, Saregileen plazan.

Enor Zumaia eta inguruko zishetero disidenteen asanblada transfeminista aktibatu dute, "elkarzaintza eta antolakuntza estrategia-tresna gisa hartuta, Zumaia  bizigarriagoa egiteko asmoz". Badirela eta hemen daudela esan nahi dute, "gorroto diskurtsoen, ikusezintasunaren eta indarkeria normalizatuaren aurrean", eta ozen esan nahi dute ez direla desagertuko. 

Horiek horrela, bihar, ekainak 28, kalera aterako dira egungo "sistema zishetero, kapitalista eta arrazistaren aurka ozen ohikukatzera", eta elkarretaratzera deitu dute 18:00etarako Saregileen plazan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide