Oporrak bakean programari esker, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 30 haur Urola Kosta eskualdera etorriko dira udako oporrak igarotzera. Darahli elkarteak abiatutako programa horri esker, haur horiek desertuko baldintza gogorretatik ihes egin eta udako hilabeteak Euskal Herriko familian pasatzeko aukera izaten dute. Elikadura hobea izateaz gain, mediku azterketak ere egiten zaizkie.
Euskal Herrira etorriko diren haurretik 30 inguru Urola Kostara bertaratuko dira. Hauetik hamar harrera familiek hartuko dituzte beraien etxeetan; gainontzekoak Larrabetzuko (Bizkaia) Bakeleku udalekuan izango dira bi hilabetez. Guztira, 60 bat boluntario izango dira txandaka Larrabetzun, gehienak zumaiarrak, baina baita azkoitiarrak eta azpeitiarrak ere. Eguneroko ekintzak kudeatuko dituzte boluntario horiek, hala nola, jatorduak, arropak garbitzea edo dutxak. Kirol jarduerak eta tailer desberdinak ere antolatuko dituzte.
Udalekuan izango diren haurrak Zumaian izango dira uztailaren 21ean eta 22an. 21ean Zumaian igaroko dute eguna eta gaua. Goizez Udaletxean harrera egingo diete lehendabizi, eta gero, herrian igaroko dute eguna: ur jolasak eta zenbait ekintza egingo dituzte Santiago hondartzan. Zumaiako familietan lo egingo dituzte bi egun horietan.
Uztailaren 22an, berriz, igaroko dute eguna eta jolasak eta herri bazkaria izango dituzte.