Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera, itsasgorak harrapatutako zazpi lagun erreskatatu dituzte arratsaldean harraldean. Lauetarako minutu gutxiren faltan jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, eta berehala bertaratu dira Ertzaintzaren helikopteroak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak adierazitako lekura, ezin zirelako beren kabuz atera. Leku seguru batera mugitu dituzte handik, eta jakinarazi dute onik daudela erreskatatutako zazpi lagunak.