Itzurunbidea itxiko dute bihar, igogailuko obrak direla eta

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 25a, 09:43

Larretxoko igogailuaren lanak. (Zumaiako Udala)

Igogailuaren egitura metalikoa muntatuko dute egunean zehar. Itzurun hondartzarako joan-etorriak Larretxo auzotik egingo dituzte. 

Itzurunbidea eta Larretxo arteko igogailua muntatzeko lanak egingo dituzte bihar. Igogailuaren egitura metalikoa muntatuko dute bihar, eta horrek Itzurunbidea ixtera behartuko dute. 

Egitura 8 metroko bi zatitan iritsiko dela iragarri du udalak, eta muntaketa egiteko beharrezkoa izango da plataforma jasotzaile artikulatu bat erabiltzea. Makina Itzurunbidean kokatuko dute, eta horregatik Itzurun hondartzara eramaten duen bidea oso-osorik itxiko dute. Goizeko 8:00tan abiatuko dituzte lanak, eta aurreikuspenak betetzen badira, ostegunean bertan amaituko dituzte. 

Horrek eragina izango du oinezkoen joan-etorrian, Itzurun hondartzarako bidea itxita egongo delako. Auzokideek zein hondartzara doazenek Larretxoko eskailerak edo aldapa erabili beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide