'Zumaia, harri eta herri' kontzertuan erakutsi ez zen bideoa ikusgai

Erredakzioa 2025ko eka. 20a, 11:15

Kantu bat gara zikloari amaiera ematen zion kontzertua eskaini zuen Jon Maiak Itzurun hondartzan maiatzaren 24an. Prestatutako bideoetako bat ez zen ikusi Zumaia harri eta herri kontzertuan. Bihar emango dute saioa ETB 1en (22:00etan), eta atariko gisa aipatu bideoa ikus daiteke jarraian.

Jon Maiak Kantu berri bat gara Zumaia Harri eta Herri emanaldian arazo tekniko batengatik ezin izan zuen proiektatu bideo bat, non Zumaiako hainbat lagun agertzen diren, euskarari eta kantuari lotuak, herrian Francoren garaian egindako lanaren lagin eta omenaldi gisa. Atzo, ostegunez, Aita Mari zineman egindako aurrestreinaldian, ordea, jarri ahal izan zuen eta hemen da orain ikusgai.

Itzurunen maiatzaren 24an izandako kontzertua ETB-1ek emango du bihar, larunbata, 22:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide