Piraguismo jardueraz beteta dator datorren asteburua Zumaian. Larunbatean, maratoi modalitateko Euskadiko piraguismo txapelketa jokatuko dute herria; igandean, berriz, Gipuzkoako txapelketa den Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak zeharkaldia izango da jokoan.
Larunbat goizean jokatuko dute maratoi modalitako Euskadiko piraguismo txapelketa. Kadete, jubenil, senior eta beteranoen kategorietan jokatuko dute txapelketa. Kadeteek 14 kilometroko distantzia beteko dute hiru eramate edo porteorekin; jubenilek eta beteranoek 17 kilometro, hiru eramaterekin; eta seniorrek 20 kilometro lau porteorekin.
Zirkuitua Urolaren itsasadarrean definitu dute. Irteera, helmuga eta porteoak Itsas kiroldegi inguruan egingo dituzte, eta ziabogak emateko buiak errioan behera moila parean jarri dute, eta errioan gora eginda, lehen bira luzeko kasuan Beduan, eta ondorengoetan trenzubiaren jarraian. Estropadak 11:00etan hasiko dira.
Itsas kayak, igandean
Piraguismoarekin jarraituta, igandean Zumaiako-Sakoneta-Zumaia itsas kayak zeharkaldia jokatuko dute. Ohi bezala, Zumaiako hitzordua modalitate horretako Gipuzkoako txapelketa ere izango da.
Eguerdiko ordu batean aterako dira Zumaiak ibaitik, eta behin Sakoneta parean buelta eman eta gero herrira itzuliko dira.