Datorren igandean, ekainaren 22an, 19:30ean hasita, San Pedro Abesbatzak Santa Cecilia aAbesbatzarekin batera, musikaz gozatzeko aukera eskainiko du Mari Kalean.
Emanaldiko lehenengo zatian San pedro Abesbatzak kantatuko du; euskal folklorea ardatz izango du bere txanda. .
Bigarren zatian, Donostiako Santa Cecilia abesbatzak hartuko du agertokia. Hauen errepertorioak ere euskal tradizoa izango du oinarri. Hala ere, beste estilo batzuk ere jorratuko dituzte.
Hirugarren zatian elkarrekin abestuko dituzte Why we sing eta IpinĚaburu abestiak.
Kontzertua Laida Otaduy eta Amaia Aldalurren zuzendaritzapean burutuko da eta Mari Carmen Azpeitia izango dute pianoan.