Zumaiena ikastola izatea onartu du ahobatez Ikastolen Elkarteak

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 16a, 08:44

Zumaienako Edurne Aizpurua eta Isaak Aranberri, pasa den osteguneko batzarrean. (Ikastolen Elkartea)

Pasa den ostegunean egin zuen Ikastolen Elkarteak osoko bilkura, eta bertaratutako 114 kideek ahobatez onartu zuten Zumaiena elkarteko kide bihurtzea. Elkarteko 115. ikastola izango da Zumaiena aurrerantzean.

Pasa den urtarrilean iragarri zuen Zumaiena ikastetxeak ikastola bihurtzeko asmoa. Helburua betetzeko, baina, Ikastolen Elkarteko kideen oniritzia behar zuten. Pasa den ostegunean egin zuen elkarteak osoko bilkura, eta elkarteko kide diren 114 ikastoletako kideek ahobatez onartu zuten Zumaiena Ikastolen Elkarteko bazkide bihurtzea. 

"Apirilean aurkeztu genituen hurrengo urteetako ezarrita ditugun helburu estrategikoak zein zutabetan oinarritzen diren eta Ikastolen Elkartearen babesean bideratuko ditugun proiektu berriak oso harrera ona izan zuen", gogoratu du ikastetxeko kide Isaak Aranberrik. 

Aranberri eta Edurne Aizpurua izan ziren Zumaienako ordezkari gisa Ikastolen Elkarteko batzarrean. "Euskal Herriko lurralde guztietako 114 ikastoletako ordezkariak bildu ziren, eta aho batez onartu zuten Zumaiena Hezkuntza Elkartea bertako kide izatea", gogoratu dute. "Beraz, modu ofizialean, gaurtik aurrea Zumaiena Ikastolaren aro berria hasten da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide