Irudi ikusgarriak utzi ditu boxeo jaialdiak

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 8a, 15:00

Zazpi borrokaldi zuzenean ikusteko aukera izan zuten boxeolarien ingurukoek nahiz zaleek, Aitzuri pilotalekuan. Herriko bost boxeolari aritu ziren nor  baino nor gehiago ringean.

Zumaia Cuban Boxing klubarentzat egun seinalatua izan zen atzokoa. Boxeo jaialdia izan zen Aitzuri pilotalekuan, eta zazpi borrokaldi zuzenean ikusteko aukera izan zuten zaleek nahiz boxeolarien ingurukoek. 

Herriko bost boxeolari aritu ziren nor baino nor gehiago ringean: Mady Diame 63,5 kiloan, Iñaki Lope Arano zumaiarra 68 kiloan, Xuban Aburuza 67 kiloan, eta Jesus Magnevy 61 kiloan; eta Xare Duran zumaiarra, junior kategorian, 53,5 kiloan. Irudi ikusgarriak utzi zituen atzoko jaialdiak.

Argazkiak: Soraya Lopez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide