Mantentze lanak egingo dituzte bihar N-634 errepidean Jadarre auzoa eta Txikierdi bitartean. Hori dela eta, goizeko 8:00etatik 20:00etara bitartean trafikoarentzako itxita egongo da bidea. Denbora horretan, errepide inguruko mantentze lanak egingo dituzte; zehazki, errepide ondoan pilatutako belarrak eta zuhaixkak moztuko dituzte.
Errepidea itxita egongo den orduetan Zumaiarako sarrerak eta irteerak saihesbidetik egin beharko dituzte auto gidariek.