Zumaiako emakume sortzaileen elkargune izan da gaur Ardantzabide

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 31a, 16:20

Raixta eguna ari dira ospatzen Ardantzabideko Martxoaren 8a plazan. Emakume sortzaileen azoka egin dute goiz partean. Arratsaldean, batukada-poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar, eta, amaitzeko DJ saio Kofradiako plazan. 

Uda aurreko festa antolatu du aurten ere Zumaiako Emakumeon Etxeak. Urtean zehar makina bat ekintza gauzatu dituzte bertan, eta jarduera horietan ikasitakoa ospatu asmoz, Raixta egunaren laugarren edizioa egiten dira dira larunbatarekin batera. 

Emakume sortzaileen azoka egin dute goizetik arratsaldeko lehen orduetara bitartean Ardantzabiden, Martxoaren 8a plazan. Egindako lanak ikusteaz gain, erosteko aukera ere izan dute goiza aurrera joan ahala bertaratu diren lagunek. Bi tailer ere egin dituzte goizean zehar, xaboia egiteko saioa eta xilografia tailerra, hain zuzen ere. Goizeko saioa borobiltzeko, Ainhoa Urteagak kontzertu labur bat eskaini du. 

Arratsaldean jarraituko dute Raixta eguneko ekintzek. Hala, 18:00etan, batukadaz lagundutako poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar, eta eguna ixteko, 19:30ean, Esther Sound Sisterren DJ saioa izango da Kofradiako plazan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide