Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen bueltan antolatutako egitarauaren barruan, Geotalks izeneko solasaldien txanda izan zen atzo arratsaldean. Ohi bezala, Zumaiako Aita Mari aretoan egin zuten saioa, eta Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok Miguel Delibes de Castro biologo ospetsua izan zuen gonbidatu.
Geoparkeko laguna da Delibes de Castro, eta aurrez ere izan da lehenak antolatutako ekintzetan parte hartzen. Naturak eta gizakiak duten harremanaz jardun zuen zientzialariak.
Arratsaldea borobiltzeko, Kandido Uranga aktore zumaiarrak zenbait lan literario irakurri zituen, horien artean, Pablo Nerudarenak, Gabriel Aretirenak edo atzoko gonbidatua izan zuten Delibes de Castroren aita Miguel Delibesenak.