Geoparkeen Europako Astearen barruan, II. Mikroipuin lehiaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Aurtengo edizioaren gaia Geoparkea: denbora zain daukazu izango da, eta parte hartzaileek etzira arte izango dute idazlanak aurkezteko epea, labur.eus/mikroipuina loturaren bidez.
Lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta argitaratu gabeak. Badute berezitasun bat eta da gehienez 250 karaktere izan beharko dituzte, hitzen arteko hutsuneak barne. Izan ere, Geoparkeak X (Twitter zena) sare sozialean argitaratuko ditu jarraian.
Bi sari banatuko dituzte: lan onenak bi lagunentzako Geoparkeko bisita gidatua egiteko aukera, Geoparkea. Biodibertsitareari buruzko apunteak liburua eta bertako produktuez osatutako Geogourmet otarra jasoko ditu. Bestalde, parte hartzaile guztien artean bi laguntzako bisita gidatua eta aipatutako liburuaren ale bat zozkatuko dituzte.