Gaur zabalduko dute Azpeitia, Getaria eta Zumaiarako udaltzainak kontratatzeko prozesu bateratua

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 23a, 08:59

Zumaiako udaltzaingoaren egoitza.

Zumaiako Udalak kudeatuko du kontratazio prozesua, eta bertan eman beharko dute interesdunek izena, ekainaren 19a baino lehen. 

Zumaiarako, Getariarako eta Azpeitirako udaltzain postuak betetzeko prozesu bateratua abiatu dute. Guztira, bost udaltzain kontratatuko dituzte hiru herriek: hiru Zumaiarako eta bana Azpeitirako eta Getariarako. Adierazi dute deialdi honekin ez dituztela udaltzain plaza berriak sortuta, aurretik dauden plazak behin betiko izaerarekin betetzea, baizik. Hala ere, ez dute baztertzen deialdia baliatuz plaza berriak sortzea. 

Oposizio-lehiaketa sistema erabiliko dute, eta euskara herri bakoitzaren inguruko ezagutza eta gertutasuna "funtsezko elementuak" izango direla ere gogorarazi dute. 

Deialdirako izen ematea gaur bertan zabalduko dute, eta ekainaren 19ra arte izango da zabalik. Prozesua Zumaiako Udalak kuadeatuko du, hiru udalerrietako udalbatzarrek hala adostu eta gero. 

Prozesuaren inguruko azalpenak hemen eskuratu daitezke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide