Janire Gonzalez-Etxabarri, txapeldunorde Australian

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 20a, 08:00

Janire Gonzalez-Etxabarri, eskuinean, Australiako hitzorduan. (WSL / Darren Anderson)

Australiako Newcastle hirian jokatu den Newcastle Pro Junior 2025 surf txapelketan bigarren egin du kirolari zumaiarrak, final estu baten ostean. 

Bikain aritu da Janire Gonzalez-Etxabarri suflari zumaiarra pasa den asteburuan Australiako Newcastle hirian jokatu duten surf txapelketan. 20 urtez azpiko surflariei zuzendutako Newcastle Pro Junior 2025 txapelketa jokatu dute bertan, eta mundu mailako 90 kirolari bildu dira. 

2006tik antolatzen ez zuten txapelketa izan da honakoa, eta Surfest ekimen baten bueltan itzuli da. World Surf Leaguek antolatzen duen Challenger Series 2025 zirkuituari hasiera emateko abiatu dute aurten aipatu ekimena.

Bitan Europako junior mailako txapelketak irabazi dituzten Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarrik bidaiatu zuten Australiara, txapelketa horretan parte hartzeko asmoz. Annette kalean geratu zen aurreko txanda batean, baina Janirek txapelketako amaierara arte jarraitu zuen. Final estu batean, Stella Green australiarrak irabazi zion, 9,54 puntu lortuaz; Janire Gonzalez-Etxabarri bigarren izan da Newcastleen, 8,70 punturekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide