Zumaiako parajeak mihise gainera eraman dituzte kaleko pintura lehiaketan

Maria Maya Manterola 2025ko mai. 11a, 15:30

Eguerdian jaso dituzte margolarien lanak. Arratsaldera arte itxaron beharko da aurtengo saridunak nortzuk izango diren jakiteko; 18:00etan egingo dute sari banaketa, Alondegiko Oxford aretoan.

Hamalau margolari helduk eta hamabi haurrek parte hartu dute XXII. Kaleko Pintura Lehiaketan. Goiz partean herrian zehar gustuko lekua hartu, eta Zumaiako parajeak mihise gainera eraman dituzte margolariek. Eguerdirako eraman dituzte beren lanak Alondegiko Oxford aretora. Areto horretan egingo dute lehiaketako sari banaketa arratsaldean, 18:00etatik aurrera. 

Sariei dagokionez, irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 500 euro eta hirugarrengoak 300 euro. Bertakoentzako saria ere izango da, 300 eurokoa; bestelako saririk irabazi ez duen lehen zumaiarrak jasoko du diru kopuru hori. 

16 urtetik beherakoentzako sariak ere izango dira, Pinturas Rubio saltokiak emandakoak, 12 urte bitarteko onenari, eta 12 eta 16 urteko bitarteko onenari, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide