Gainezka egon zen atzo gauez txosnagunea. Dozena bat taldek hartu zuen parte aurtengo Bertsio gauean, eta herritarrek ez zituzten kontzertuak galdu nahi izan.
Berezia izaten da repetizioetako ostiralean egiten den kontzertu hau. Herriko musikariak igotzen dira oholtzara, baita normalean jendaurrean jotzeko ohiturarik ez dutenak ere. Emanaldian zehar izaten den giroa ere, ederra izaten da.
Oasis, Itoiz, Gojira edo Led Zeppelin bezalako taldeen abestiak entzuteko aukera izan zen atzokoan, herriko lagunek jota. Santelmoetako repetizioei hasiera ezin hobea eman zieten denen artean.