Danborrak astinduz eman diote ongietorria San Telmo egunari

Julene Sorarrain 2025ko api. 28a, 10:44

Ehundaka lagun elkartu ziren atzo gauean santelmoetako helduen danborradan. Zumaiako kaleetan barrena, danborjoleek dantzan eta kantuan jarri zituzten herritarrak. Gauerdia iristerako, Jose Antonio Urresti arrantzale ohiak Kofradiako balkoian bandera altxatu zuen, San Telmo egunari ongietorria emanez.

Santelmoetako danborradak eta banderaren igoerak hainbat herritar elkarretarazi zituen atzo gauean Zumaian. 22:15ean atera ziren danborjoleak Sagarbide ikastetxetik, eta herriko kaleetatik zehar, San Telmo kalera iritsi ziren ohiko geldialdia egitera. Gauerdia iristerako, Jose Antonio Urresti arrantzale ohiak Kofradiako balkoian bandera altxatu zuen, San Telmo egunari ongietorria emanez.

Musika Bandaren laguntzarekin, danborjoleek dantzan eta kantuan jarri zituzten herritar guztiak, eta hala aritu ziren 01:00ak arte. Honakoa da gaurko egitaraua:

Gaur, San Telmo eguna

  • 10:15. Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
  • 10:30. Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
  • Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.
  • 11:30-14:00. Odietan, puzgarriak.
  • 12:30. Incansables txarangarekin kalejira.
  • 16:30-19:00. Odietan, puzgarriak.
  • 18:00. Kofradian, plaza dantzak eta gehiago.
  • 18:00. Aitzuri pilotalekuan, zesta-punta jaialdi profesionala. Gizonezko eta emakumezkoen finala.
  • 18:30. Incansables txarangarekin kalejira.
  • 19:30-22:30. Kofradian, dantzaldia Lotxo taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide