Santelmoen atarian, GKSk eta IAk antolatutako pilota egokituko txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Odieta frontoian. Hainbat herritar gerturatu ziren Esnal-Arribas eta Olaziregi-Zulaika bikoteen arteko partidua ikustera, eta harmailak goraino bete zituzten.
Arratsaldeko 18:00ak aldera eman zien hasiera norgehiagokari, eta hasiera-hasieratik Olaziregik eta Zulaikak osatutako bikotea lehiaren buru izan zen. Partidu azkarra izan omen zen, izan ere, 22-7 emaitzarekin lortu zuten garaipena Olaziregik eta Zulaikak. Hala eta guztiz ere, amaitu bezain laister jokalariak euren artean besarkatu ziren, elkarri eskerrak emateko.
Jardunaldia amaitu ostean, sarien banaketa egin zuten frontoian bertan, eta amaiera biribila emateko, jokalariek talde argazkia atera zuten bertaratutako ikusle eta antolatzaileekin batera.