"Festez aske gozatzeko" protokoloa prestatu du Zumaiako Mugimendu Feministak

Julene Sorarrain 2025ko api. 25a, 16:17

Zumaiako Mugimendu Feminista jaietako protokoloaren aurkezpenean. (utzitakoa)

Eraso matxistak salatzeko, erasoen berri emateko edota erasotuak laguntzeko balio du protokoloak. Horrez gain, Saregile Plazako Gune Morea festetan zehar martxan izango dela ere gogorarazi du mugimenduak. 

San Telmo jaiak ate joka ari dira, eta ospakizun horren harira Zumaiako Mugimendu Feministak protokolo feminista antolatu du, "festez aske gozatzera goazela adierazteko, gorputz guztientzat seguruak izango diren espazioak aldarrikatzeko, eta arduraz jokatzeko" deia egiteko asmoarekin. Horrez gain, Saregile Plazako Gune Morea festetan zehar martxan izango dela ere gogorarazi dute.

Zumaiako Mugimendu Feministak antolatutako protokoloa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide