Zumaiatik Herri Urrats jaialdira joateko autobusa antolatu dute

Julene Sorarrain 2025ko api. 23a, 14:00

Herri Urrats jaialdia.

Maiatzaren 11ean ospatuko da Seaskaren aldeko jaialdia Senperen (Lapurdi) eta Zumaiatik autobusean joan nahi dutenek jada izena eman dezakete.

Aurten ere Inpernupe Kultur Elkarteak autobusa antolatu du Herri Urratsera joateko. Maiatzaren 11ean ospatuko da Seaskaren aldeko jaialdia Senperen (Lapurdi).

Zumaiatik autobusean joan nahi dutenek jada izena eman dezakete honako lotura honetan. Autobusa goizeko 09:15ean aterako da Kantauritik, eta 19:00etan itzuliko da Senperetik. 15 euro ordainduko dira pertsonako, autobusean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide