Xabin Arzelusek pirograbatuen erakusketa berria zabalduko du bihar Oxforden

Julene Sorarrain 2025ko api. 24a, 11:00

Xabin Arzelusen pirograbatu bat. (utzitakoa)

Mostrak Sua/zura izena du eta ikusgai egongo da maiatzaren 11ra arte. 

Xabin Arzelus Sagardik erakusketa berria zabalduko du datorren ostiralean Oxford aretoan. Mostrak Sua/zura izena du eta Arzelusek egindako pirograbatuek osatu dute.

Pirograbatuak paperezko, kartoizko edo zurezko euskarri bat errez sortzen dira, pirograbadorea gainazal horren gainean marrazki bat markatzen ari dela. Pirograbadoreak eztainuzko soldatzaileen antzeko kirtenak eta forma desberdinetako buruak ditu.  

Erakusketa ikusgai egongo da maiatzaren 11ra arte, astebarruan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, asteburu eta jaiegunetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide