Zumaiako hainbat eragile sozialek eta sindikalek mobilizazioa deitu dute Langileen Nazioarteko Egunerako. Maiatzaren 1ean bilduko dira, arratsaldeko 18:30ean, Baleciaga ontziolatik hasita. Kapitalismoari eta gerrari ez, langileok gara alternatiba! lelopean abiatuko dira bertatik, zerbitzu publiko duinak eta kalitatezkoak eta gastu militarraren ez igotzea aldarrikatzeko helburuekin, besteak beste.
Ekintzan Zumaiako hainbat eragilek hartuko dute parte, hala nola ELA, LAB, ESK, Balenciaga ontziolako langile batzordea, Ernai, Zumaiako Gazte Asanblada, Ikama, Zumaiako Pentsiodunak, ZUOPA Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko plataforma, Zumaiako Mugimendu Feminista, Malen Etxea eta Sortu.