Zumaiako Masterreko finaletako bikoteak, zehaztuta

Julene Sorarrain 2025ko api. 22a, 12:00

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Zumaia Jai Alai Master Series zesta punta txapelketako bigarren finalerdiak Aitzuri frontoian. Helena-Maia eta Barandika-Zabala bikoteek lortu dute finalerako txartela. 

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Zumaia Jai Alai Master Series zesta punta txapelketako bigarren finalerdiak Aitzuri frontoian. Zehazki, emakumezkoen eta gizonezkoen finalerdi bana ikusi ahal izan ziren, eta Unai Uranga zumaiarra izan zen kantxan lehiatutako puntistetako bat.

Emakumeen partidarekin eman zien hasiera jardunaldiari. Bertan, Elaiak eta Oaiak osatutako bikotea Helenaren eta Maiaren aurka lehiatu zen, 13-15 eta 10-15 emaitzak eskuratuz.

Jarraian, gizonezkoen txanda izan zen. Erkiagak eta Urangak Barandika eta Zabala izan zituzten aurrez aurre, baina ezin izan zituzten beren aurkariak gainditu eta 9-15 eta 14-15 emaitzekin amaitu zuten norgehiagoka.

Finalak, San Telmo egunean

Bi finalerdiak amaituta, dagoeneko zehaztu dira finalera iritsi diren lau bikoteak. Emakumezkoetan, Watkins zumaiarrak eta Ihartek eskuratu zuten garaipena, eta horiek Helena eta Maia izango dituzte aurkari finalean; gizonezkoetan, berriz, Urreisti eta Manci. Horiek, berriz, Barandikaren eta Zabalaren aurka lehiatuko dira. Finalak San Telmo egunean jokatuko dituzte, apirilaren 28an, alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide